Amorebieta-Etxanok bide arrakastatsua abiarazi du boxeoan, Zornotza Roxal Boxing TMren eskutik

Pello Gutierrez bezalako boxeolari zornotzarrek 2024ko Bizkaiko txapelketa lortu dute martxoaren 2an izandako txapelketan; eta Jon Sancho eta Kaiet Gutierrez txapeldunorde geratu dira. Aintzane Iturrioz, ere, Bizkaiko txapeldunorde izan da.

Zornotza Royal Boxing TMk bi ekitaldi iragarri ditu martxorako, hilaren 9an eta 15ean.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Zornotza Royal Boxing TM gimnasioak izandako lorpenak zoriondu eta aitortu ditu, boxeoaren eta bizimodu osasungarriaren sustapenean erreferentea izateagatik herrian.

Cristian Galindok, espazioaren sortzaileak eta boxeoaren zale amorratuak azaldu duenez, “gimnasio honetan errespetua, dedikazioa eta norbere burua gainditzea lantzen dira”. Abian jartzeari dagokionez dio, Zornotza Royal Boxing TMren sorreraren helburua boxeoa gizartean desestigmatzea izan dela, eta diziplina hau errespetua eta lan gogorra bezalako funtsezko balioetan oinarritzen dela erakustea: “lana talde txikietan egiteak ahalbidetzen du bezero bakoitzari arreta pertsonalizatua eman ahal izatea, entrenamenduak egokituz. Hala, pertsona bakoitzak bere helburu fisikoak bere erritmora lor ditzake. Gimnasio honetan, kirola ohitura bihurtzen da, ez betebeharra”.

Gimnasioak hainbat entrenamendu eskaintzen ditu, prestakuntza eta mantentze fisikoa barne, eta baita boxeoan soilik oinarritutako saioak ere: “ariketa osagarrien konbinazio honek atleten garapen integrala bermatzen du”, adierazi du. Zornotza Royal Boxing TMren alderdirik aipagarrienetako bat diziplinari ematen zaion garrantzia da, eguneroko errutina txikietatik hasi eta entrenamendu kideenganako eta endredatzailearenganako errespeturaino: “ikuspegi integral honek laguntzen du boxeolari eta pertsona hobeak izaten”.

Horrela, fundatzaileak gogorarazi du Zornotza Royal Boxing TMk lortutako arrakastak ez liratekeela posible izango lehiakide nagusien dedikaziorik eta ahaleginik gabe, azken horiek Amorebieta-Etxano izena goi-goian eraman baitute boxeo eremuan. Horren adibide dira joan den asteburuan, martxoaren 2an, Bizkaiko Txapelketan lortutako emaitzak: Pello Gutierrezek 2024ko Bizkaiko txapeldun izatea lortu zuen eta Jon Sancho eta Kaiet Gutierrez txapeldunorde izan ziren.

Hemen Zornotza Royal Boxing TMko boxeolarien palmaresa

 1. Asier San Vicente
Pisua: 60 kg
Modalitatea: elite boxeoa
Borrokak: 14 baino gehiago
Garaipenak: 5, Euskadiko txapelduna barne

2. Pello Gutiérrez
Pisua: 64 kg
Modalitatea: elite boxeoa
Borrokak: 9 baino gehiago
Garaipenak: 8, 2024ko Bizkaiko Txapelketa
Porrotak: 1

3. Giuliano Matei
Pisua: 92 kg
Modalitatea: elite boxeoa
Borrokak: 3
Garaipenak: 1

4. Aintzane Iturrioz
Pisua: 60 kg
Modalitatea: elite boxeoa
Borrokak: 3, Bizkaiko azpitxapeldun

5. Jon Sancho
Pisua: 67 kg
Modalitatea: boxeo (junior)
Borrokak: 9 baino gehiago
Garaipenak: 2023 guztiak lortu zituen, 2023ko Bizkaiko txapeldunaren, 2023ko Euskadiko txapeldunaren eta open 2023ko txapeldunaren tituluak barne, baita Casillan Espainiako txapeldunaren aurka lortu berri duen garaipen nabarmen bat ere. 2024an Bizkaiko azpitxapelduna. 8 garaipen guztira
Porrotak: 1

6. Kaiet Gutierrez
Pisua: 90 kg
Modalitatea: pisu astunak
Borrokak: 2
Garaipenak: 2024an Bizkaiko azpitxapelduna

Hurrengo ekitaldiak
Zornotza Royal Boxing TMk bi ekitaldi ditu bere agendan martxorako, boxeolari arrakastatsuen prestakuntzarekin duen konpromisoa berretsiz. Lehenengoa asteburuan bertan izango da, martxoaren 9an, Miribilla pilotalekuan, 19:00etan, eta nazioarteko borrokaldietan lehiatuko diren goi-mailako boxeolariak bilduko ditu. Bigarren ekitaldian, martxoaren 15ean, 20:00etan, Club Deportivo Bilbaon, Zornotza Royal Boxing TMko ordezkari nabarmena den Asier San Vicente Rivero Boxing-eko Jereren aurka lehiatuko da, bi txapeldun handiren arteko borrokaldi batean.

Bi ekitaldietarako sarrerak salgai daude dagoeneko.