AIDAE elkartearen 30 urteurrena ospatzeko “Pertsonak” argazki erakusketa ikusgai Zelaietan

Amorebieta-Etxanoko Ezinduen Integraziorako Elkartearen 30 urteurrena dela-eta, egiten duen lana ezagutzera eman eta balioan jartzeko erakusketa antolatu du eta ikusgai izango da uztailaren 12ra arte

Gaurtik aurrera, uztailaren 12ra arte AIDAEk, Amorebieta-Etxanoko Ezinduen Integraziorako Elkarteak, antolatutako PERTSONAK izeneko erakusketa ikusgai izango da Zelaietako 1. solairuan. 

Elkarteak argazki erakusketa antolatu du bere 30. urteurrena ospatzeko eta elkarteak egiten duen lana ezaguturazi eta balioan jartzeko. 

PERTSONAK argazki-erakusketa txiki honetan maitasuna, erresilientzia, poza eta batez ere bizitzeko gogoa batzen dituzten PERTSONAK aurkituko dituzte zornotzarrek. Erakusketak elkartearen 30 urte hauetako ibilbidea islatzen du. 

Udalak erakusketara gerturatzeko gonbita luzatzen die herritarrei elkartearen jarduna ezagutzeko aukera izan dezaten. Kantarranas aldizkarian ere hilabetez hilabete kontsultatu daitezke aisialdi inklusiborako  elkarteak antolatzen dituen jardurak eta informazio gehiagorako zornotzarrek  www.aidae.eus webgunera jo dezakete.