Abuztuari amaiera emateko, San Bartolomeko jaiak asteburuan

  • Abuztuaren 23, 24 eta 25 ospatuko ditu auzoak bere jaiak egitarau zabalarekin: hainbat txapelketa, haurrentzako magia ikuskizuna eta kantaldiak, besteak beste.

Uda garaia aurrera doan heinean, Etxanoko jaien ondotik, iritsiko dira asteburu honetan San Bartolome auzoko jaiak. Ostiraletik igandera ospatuko ditu auzoak berea jaiak, egitaraua zabalarekin. 

Abuztuak 23, ostirala, emango zaie hasiera jaiei txupinazoarekin eta igandean amaituko dira, 20:00etan egingo den trikitilariez alaituta egongo den auzo parrilladarekin. Tartean hainbat txapelketa, haurrentzako magia ikuskizuna eta kantaldiak izango dira.