318 kuadrillek parte hartuko dute aurtengo marmitako lehiaketan

Guztira, 5.299 pertsonek eman dute izena lehiaketan; espazioen zozketaren emaitza eskuragarri eta ikusgai dago webgunean

Aurten, herritarrek hala eskatuta, komun publikoak etengabe garbituko dira egun osoan zehar eta Enrike Renteria pasealekuko eremua kendu eta Ogenbarrena gunea gehitu da marmitakoak prestatzeko eremu gisa

Marmitako lehiaketa hitzordu garrantzitsua bihurtu da zornotzarrentzat jaietako egitarauaren barruan. Izan ere, partaidetza urtez urte hazten ari da. Aurten 5.299 pertsonak eta 318 taldek eman dute izena lehiaketan, iaz baino 382 pertsona eta 20 talde gehiagok, alegia.

Aurtengo hobekuntza eta berrikuntzak

Marmitako lehiaketa uztailaren 20an ospatuko da herriko hainbat gunetan. Aurten, berrikuntza gisa, Enrike Renteria pasealekua marmitakoak prestatzeko eremu gisa kendu eta Ogenbarrena eremua gehitu da.

Era berean, iaz herritarrek egindako eskaera bati erantzunez, aurten komun publikoak etengabe garbituko dira egun osoan zehar.

Ezpazioen zozketaren emaitza

Lehiaketan parte hartuko duten koadrilek bete beharreko tokiak zozketa publiko bidez esleitu dira gaur. Zozketaren emaitza jarraian kontsulta daiteke:

ZERRENDA MARMITAKO LEKUAK 2024

24_MESAS  Materiala eta antolaketa

Mahai eta aulkiak mapan esleitutako lekuetan emango dira, 10:30etik 13:00etara, eta 13:00etatik 19:30era jasoko dira. Taldeek uneoro bete beharko dituzte antolatzaileen oharrak. Sari banaketa 14:30ak eta 15:00ak bitartean egingo da Zubiondo plazan, eta marmitako lehiaketan zehar sortzen den edozein arazo konpontzeko, Batzorde Antolatzaile bat izendatuko da. Batzorde hori ekitaldia antolatzen duen taldetako bi kidek eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko bi ordezkarik osatuko dute.