2023ko UDALAREN ENPLEGU PLANA

Udalak Amorebieta-Etxanoko 10 langabe kontratatuko ditu datorren enplegu planarako: 9 hiri ondarea eta berdeguneak mantentzeko eta berreskuratzeko lanetarako (8 peoi eta taldeburu 1), eta beste pertsona bat herritarrentzako arreta eta administrazioko jardueretarako.

Ohikoa den bezala, inskripzioa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egingo da. Izena-emateko epea apirilaren 28tik maiatzaren 5era zabalik egongo da, eta dokumentu hauek aurkeztu beharko dira maiatzaren 12ko 14.30ak baino lehen:

  • Lan-bizitza agiri eguneratuta
  • EBAE-DARDE agiri berria
  • NANaren edo AIZaren kopia
  • Gidabaimenaren kopia (bakarrik taldeburuaren lan-eskaintzarako)

Informazio gehiago Amorebieta-Etxanoko Udalaren Enplegu Bulegoan, San Miguel kalea 3, 94 630 00 02 – Luzapena 352

Izena eman lan-eskaintza hauen bitartez:

Peoiaren lan-eskaintza 162023004553
Taldeburuaren lan-eskaintza
Administrarien lan eskaintza 162023004558