2015ko ekitaldiko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren borondatezko epearen luzapena

AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA
IRAGARKIA 

Zergadunei jakinarazten zaie Udal honetako Alkate Udalburuak 2015ko ekitaldiko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren borondatezko epearen luzapena onartu duela.

Iragarki honek zerga hori ordaindu behar duten zergadunentzat jakinarazpen ondorioak izango ditu, martxoaren 10eko 2/2005 Bizkaiko Lurralde Historikoko Tributu Foru Arau Orokorraren 100.3 art.an xedatutakoarekin bat etorriz.

Noiz, non eta nola ordaindu.

1.- Borondatezko ordainketa, gainordainik gabekoa:
A) Epea:  Zerga ordaintzeko hasierako borondatezko epea, maiatzaren 30era arte zena, aurtengo ekainaren 30era luzatu da.
B) Nola ordaindu: Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Amorebieta-Etxanoko Udalaren edozein erakunde laguntzailetan ordain daitezke. Horretarako, zergadunen etxeetara bidaliko diren agiriak aurkeztu behar dira. Helbideratutako ordainagirien kasuan, dagokion banketxeak zuzenean kontu korrontetik pasatuko du ordaindu beharreko diru-kopurua.
C) Tokiak: Erakunde laguntzaileren edozein bulegotan, jendaurreko ordutegian, eta berorien kutxazainetan eguneko 24 orduetan; www.amorebieta-etxano.net/nire ordainketa web orrian ere egin daiteke.
F) Ohartarazi, borondatezko ordainketa-epea amaituta, premiamendu prozeduraren bidez ordainaraziko direla zorrak, gehi %20ko gainordaina eta berandutze interesak, eta beharrezkoa bada, prozedura gastuak ere bai.

Agiriak jaso  ezik edo galtzen badira, Udal Diruzaintzaren bulegoan beste ale bat eskatu ahal izango da.

Amorebieta-Etxano, 2015eko maiatzaren 19an

Alkatea,

Sinadura: David Latxaga Ugartemendia