2015ko 3. hiruhilabeteari dagokion ur-hornikuntza, zarama bilketa, estolderia eta kanonaren gaineko tasen padroia onartuta.

Saila : OGASUN, EKONOMIA ETA ONDAREA

Espediente zbkia.:  15-3716
 
IRAGARKIA

 

Udal tasen zergadunei jakinarazi egiten zaie 2014ko 3. hiruhilabeteari dagokion ur-hornikuntza, zarama bilketa, estolderia eta kanonaren gaineko tasen padroia onartu duela Alkatetza-Lehendakaritza honek.

Noiz, non eta nola ordaindu.

A)    Epea: Aipatutako padroiko kopuruak gainordainik gabe ordain daitezke, 2015ko azaroaren 15etik abenduaren 15era.

B)    Nola ordaindu: Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Amorebieta-Etxanoko Udalaren edozein erakunde laguntzailetan ordain daitezke. Horretarako, zergadunen etxeetara biadaliko diren agiriak aurkeztu behar dira. Helbideratutako ordainagirien kasuan, dagokion banketxeak zuzenean kontu korrontetik pasatuko du ordaindu beharreko diru-kopurua.

C)    Tokiak: Erakunde Laguntzaileren edozein bulegotan, jendeaurreko ordutegian, eta berorien kutxazainetan eguneko 24 ordutan; www.amorebieta-etxano.net/nireordainketa web orrian ere egin daiteke.

D)    Ohartarazi, borondatezko ordainketa epea igarota, premia bidezko ordainketa exekutiboari ekingo zaiola berehala, %20 ko gainodainarekin gehi berandutze-interesekin eta prozedura-gastuekin.

E)    Helbideratutako ordainagiriak 2015ko abenduaren 15ean kobratuko dira.

F)    Banku helbideraketek kobratzeko epe horretan eragina izan dezaten epe-muga azaroaren 30a izango da.

       Aipatutako epeetatik edozein egun baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
Agiriak ez badira jasotzen edo galtzen badira, Udal Diruzaintzaren Bulegoan beste ale bat eskatu ahal izango da.
Padroia ediktuen udal taulan jarriko da jendaurrean 15 egunez, ordaintzeko borondatezko aldia hasi aurretik
Legez interesatuak direnek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete Alkate jaunaren aurrean iragarki honen erakuste-denbora hasten denetik ordaintzeko borondatezko aldia amaitu eta hilabeteko epea igaro arte, Foru Zerga Arau Orokorraren 231.1 artikuluaren arabera.

Amorebieta-Etxanon, 2015ko urriaren 30.

Alkatea,

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar