• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Zornotzagol III

    BUELTAN DA ZORNOTZAGOL!

    Uztailaren 16, 17 eta 18an ZORNOTZAGOLen hirugarren edizioa ospatuko da Larreako kiroldegian. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da maiatzaren 23tik ekainaren 9ra bitartean izena ematea GIB edo ONLINE

    Aurreko urtean bezala, jokalari eta atezain onenaren aipamen bereziak egongo dira. Izen emate asko egonez gero, uztailaren 16an aldez aurreko fase bat ospatuko da.

    Taldeak emakumeenak, gizonenak edo mixtoak izan daitezke, eta kide guztiek 15 urte baino gehiago izan beharko dituzte. Adingabeen kasuan, txapelketa hasi baino egun bat lehenagora arte (uztailaren 15era arte), gurasoek eta/edo legezko tutoreak sinatutako baimena entregatu beharko dute. BAIMENA DESKARGATU.

    Informazio gehiago: HEMEN

    ZAIN GAITUZUE!