• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Ludoteka

    Zer da Ludoteka?

    Amorebieta-Etxanoko Ludoteka 3 eta 10 urte bitarteko umeei (2019-2013 bitartean jaioak) bideratutako aisialdi hezitzailerako gunea da. Ludoteka doako zerbitzua da.

    Ludoteka erabiltzeko ezinbestekoa da Ametx txartela Ume txartela bezala aktibatuta izatea eta ludotekara eramatea.

    Adinaren arabera bi gune desberdintzen dira: Ludo Txiki eta Ludo Gazte.
    Gune bakoitzak funtzionamendu desberdina du. Gune bietan hileko programazio bat garatuko da.

    Ludo Txiki: 3-7urte 2019-2016

    Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da 17:00etatik 20:00etara, gehienez 12 ume, 3 txanda desberdinetan:

    1. Txanda: 17:00-18:00
    2. Txanda: 18:00–19:00
    3. Txanda: 19:00–20:00

    Haurren arduradun batekin Ludotekako ate nagusitik sartuko dira. Edozein txandetara sartu ahal izango da. Aurreko txandan sartu ez direnak lehentasuna izango dute aforoa kontuan izanik.

     

    Ludo Gazte : 8-10 urte 2015-2013

    Zerbitzua astelehenetik ostiralera ematen da 17:00etatik 20:00etara. Gehienez 15 ume,  Zelaietako harrera ondotik,  sarrera eta irteera askea da, ez dago txandarik. Ume hauek ez dute ludotekatik bakarrik irtetzeko baimenik bere arduradunek bertako baimena beteta ez badute.

    *** Ikastaroak, tailerrak edo ekintza bereziak Ludotekan bertan antolatuko direnean, bakarrik sartu ahal izango dira inskribatuta daudenak. Ekintza hauek denboraz komunikatuko dira.

     

    TOYS FROM TRASH

    Aisialdia alderdi garrantzitsua da haurtzaroan, badakigu haurrek ikasteko gogoa dutela eta une bakoitza aprobetxatzen dutela ikasteko. Haurrek modu ludikoan ikas dezaten ahaleginduz sortu dugu ikastaro hau.

    TOYS FROM TRASH

    Egitaraua

    Ludo Txikiko hileko egitaraua:

    Ludo Txikiko hileko egitaraua:

    Ludo Gazteko hileko egitaraua:

    Ludo Gazteko hileko egitaraua:

    Ludotekako arautegia

    Umeen betebeharrak

    • Begiraleek agintzen dutena bete beharko dute.
    • Materialak gure etxekoak izango balira zaindu behar dira.
    • Materialekin jolastu ondoren bere lekuan utzi behar dira berriro.
    • Alde egin baino lehen ludoteka ondo batu behar da.
    • Ludotekako kideak zaindu behar ditugu.

    Umeen arduradunen betebeharrak

    • Umeak berezitasunen bat baldin badauka, begiraleei jakinaraztea beharrezkoa da (kasuz kasu arduraduna bertan gelditzea eskatuko da).
    • Arduradunek txanda ordutegia errespetatu behar dute.
    • Momentu oro ardunadunak adi egon beharko dira, arazoak izanez gero, beraiekin kontaktuan jartzeko. Hau da, ludotekatik hurbil eta telefono mugikorrera adi egotea eskatzen da.
    • Ludotekako jostailu edo jolasen erabilera txarraren ondorioz, zerbait hautsiz gero, umeen arduradunek ludotekara berdina edo antzekoa den beste jolas bat ekarriko dute.