• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Iraileko kanpusa

    Aurten, aurreko urteetan bezala, IRAILEKO CAMPUSA antolatuko dugu haur eta gaztetxoentzat, abuztuaren 31tik irailaren 6ra. Aurten, hala ere, berritasun batekin dator, izan ere, bi campus egongo dira aukeran: aurreko urteetan eskaini den kirol campusa, eta aurtengo nobedadea, zirku-antzerki campusa. Jarduerak euskaraz solik egingo dira eta betiko moduan kirol eta kultura instalazioak erabiliko dira.

    Izena emateko epea ekainaren 14tik 23ra izango da (biak barne), eta on line edo Gazte Informazio bulegoan (11:00-13:00 eta 17:00-20:00) egin beharko da.

    Izen-ematearen baieztapena eta ordainketa ekainaren 28tik uztailaren 7ra egingo da, Gazte Informazio Bulegoan 11:00-13:00/17:00-20:00.

    KIROL CAMPUSA:

    Datak: Abuztuaren 31tik irailaren 6ra
    Norentzat: 2022/23 ikasturtean LHn egongo diren umeentzat (6-12 urte)
    Ordutegia: 9:00-14:00
    Prezioa 50€ (diru-sarreren araberako hobariak aplika daitezke)

    Egingo diren jarduerak: eskubaloia, boleibola, eskalada, waterpoloa, hochey, tenis, padel eta boloak.

    Guraso bileran emandako informazioa: GURASOEKIKO BATZARRA

    Kirol kanpuserako arauak eta gomendioak: 2023ko campuseko arauak eta gomendioak

    OINARRIAK

     

    ZIRKU-ANTZERKI CAMPUSA:

    Datak: abuztuaren 31tik irailaren 6ra
    Norentzat: 2022/23 ikasturtean HHn 4-5 ETA LHn egongo diren umeentzat (4-12 urte).
    Ordutegia: 9:30-13:30
    Prezioa 50€  (diru-sarreren araberako hobariak aplika daitezke)

    Egingo diren jarduerak: aereoak, akrobaziak, antzerkia, malabareak, orekak, eta txiki txokoa (HH 4-5).

    Zirku kanpuserako behar den informazioa: Zirku kanpusa informazioa

    OINARRIAK

     

    Iraileko kanpusa
    Iraileko zirku kanpusa