• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Gauero

    Gauero 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programa da. Gazteen interesekoak diren gaien inguruan antolatutako hainbat ekintza desberdin burutzen dira: light diskoteka, gau tematikoak, mahai-jokoak, bideojokoak, eskulanak… Jarduera hauek gazte bakoitzari bere identitate pertsonala eta taldekoa eraikitzeko baliabideak emanez, partehartzea eta sormena bultzatuz, eta bere aktibotasuna indartuz burutzen dira, betiere errespetuan oinarritutako aniztasunarekiko begirada positiboa sortuz.
    Parte hartzeko beharrezkoa da Ametx-txartela Gazte Txoko Txartela edo Gazte Karneta bezala aktibatuta izatea. Larunbatero ospatzen da, 20:00-23:00 ordutegian, eta burutzen diren jarduerak doakoak dira.

    Hemen duzu Gauero programaren barruan burutzen diren ekintza desberdinak eta egitaraua:

    Gauerodisko

    Alkohol eta tabakorik gabeko light diskoteka da. DJ bat izaten da musika jartzen gazteek dantza dezaten. Hilean behin, larunbatean ospatzen da, 20:00-23:00 ordutegian. Sarrera doakoa da.

    Gauero

    Gazteen interesekoak diren gaien inguruan antolatutako gau tematikoak dira. Bertan hainbat ekintza desberdin burutzen dira, eskulanak, lasterketak, talde-frogak… Larunbatero ospatzen da, 20:00-23:00 ordutegian. Sarrera doakoa da.

    Jokogunea

    Mahai-jolas eta bideojokoetan oinarritutako gaua da. Gazteak elkarrekin jolasteko aukera dute. Hilean behin, larunbatean ospatzen da, 20:00-23:00 ordutegian. Sarrera doakoa da.

    EGITARAUA

    Dientes de Luna