Ludoteka Berezia oporraldi garaian eskaintzen den programa berezia da. Batez ere, Aste Santuan eta Gabonetako oporraldietan eskaintzen da, eta ludoteka zerbitzuko adineko umeei zuzenduta dago. Programa berezi honetan, gai ezberdinen inguruan oinarritutako hainbat jarduera burutzen dira, hala nola, jolasak, eskulanak, ikuskizunak…
Umeei zuzendutako aisialdirako aukera bat da, oporraldiko egunetan entretenitzeko eta dibertitzeko aproposa.
Aste Santuko Ludoteka Berezia 2023
· Gaia: “Artea Naturarekin”
· Ordutegia: 10:00-13:00
· Bi Txanda: (txanda bakarrean parte hartu daiteke):
1.txanda:Apirilak 3, 4 eta 5 (3 egun)
2.txanda: Apirilak 11, 12, 13 eta 14 ( 4 egun)
- Norentzat: 2019-2013
Txanda bakoitzeko adinaren araberako talde bi egingo dira:
- taldea: 2019-2017 urte artean jaioak
- taldea: 2016-2013 urte artean jaioak
· Izen-ematea: Martxoaren 13tik 17ra. Gazte Informazio Bulegoan
Kontsulta ezazu Aste Santuko Ludoteka Berezia 2023 programaren INFORMAZIO GEHIAGO.
