Jokoan mahai jokoen jaialdia da, adin guztietarako pentsatua dago, lagun edo senideen artean ondo pasatzeko, aisialdi eskaintza ezberdina erakusteko helburuarekin.
Jokoan 2022
- Data: Azaroak 26 eta 27.
- Lekua: Amorebieta IV frontoia (Zelaieta zentroa).
- Ordutegia: 11:00-14:00 y 16:00-20:00
Bertan, familian zein lagunekin jolasteko mahai-joko ugari ikusi ahal izango ditugu, eta, gainera, berritasun ugari aurkituko dituzue.
Aurten, aurreko urteetan bezala, familia-gunerako mahaia erreserbatzeko aukera egongo da, Gazte Informazio Bulegoan edo 946 30 06 49 telefono zenbakian.
Mahaien erreserbak azaroaren 14tik (11:00) aurrera egin ahal izango dira.
EREMU OROKORRA:
Hona hemen gune orokorrean aurki dezakezuen jokoen zerrenda: hemen
FAMILIA-GUNEA:
Hona hemen familia-gunean aurki dezakezuen jolasen zerrenda: hemen
MERKATARITZA-GUNEA:
Gune komertzial bat egongo da, bertaratzen direnek nahi dituzten jokoak eros ditzaten.
