• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Ludoteka Familian

    Ludoteka Familiarra familiei zuzendutako aisialdi programa da. Familia  osoak parte hartzeko eta gozatzeko gunea eskaintzen dugu, bertan eskulanak eta jolasak besalako jarduerak burutzen dira. Hilean behin egiten da Zelaietan, ordutegiak ekintzen arabera alda daitezke.

    Tailerrak familiei/bizikidetza unitateei zuzenduta daude eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da Gazte Informazio Bulegoan, aurrez-aurre edo 946 300 649 telefonoaren bidez.


    Hile honetako ekintzak

    APIRILEAN EZ DA JARDUERARIK IZANGO

    Programaren ezaugarriak

    Ludoteka Familian programa familiei zuzenduta dagoen ekintza da, gutxienez heldu bat egon behar da. Parte hartzeko, derrigorrezkoa da Ametx txartela aktibatuta izatea.

    Irteera eta sarrera markatutako orduetan egiten da eta ezin da txandaren bitartean sartu edo irten.

    Ludoteka Familian programan izen-ematea

    • Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan argitaratutako datetan egin behar da edo telefonoz (946300649) zerbitzuaren ordutegian. Ezin da emailez izena eman.
    • Derrigorrezkoa da Ametx txartela aktibatuta edukitzea izena emateko.
    • Jardueraren arabera plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dira. Plazak bete ondoren itxaron-zerrenda bat irekiko da, kasu honetan ere, zozketako ordena errespetatuko da libre gelditzen diren plazak betetzeko.
    • Izena eman ondoren Ludoteka Familian jarduerara joan ezin dutenek ostiraleko 14:00ak baino lehen jakinarazi beharko dute Gazte Informazio Bulegoan edo telefonoz: 946300650, hurrengo familiari itxaron zerrendaren berri eman ahal izateko. Jarduerara abisatu gabe joaten ez denak ezin izango du hurrengo jardueran izena eman.
    • Jardueraren egunean bertan libre gera daitezkeen plazak ez dira beteko izena eman ez dutenekin, ez eta telefonoz jakinarazi ez zaien itxarote-zerrendako haurrekin ere.
    • Txanden ordutegia errespetatu behar da.