• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • UDAKO ERRONKA OSASUNGARRIAK

    Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean gazteei zuzendutako “Udako erronka osasungarriak” ekimena plazaratu du.

    Programa honen helburu nagusia, gazteei haien ingurunean modu osasungarrian gozatzeko jarduerak proposatzea da. Horretarako, 9 erronka osasungarriz osatutako pasaporteak bete beharko dute. Pasaporteak formatu fisiko zein digitalean eskuragarri egongo dira.

    Gazteek udan zehar 9 ekintza osasungarri bete beharko dituzte pasaportea osatzeko eta banatuko diren bi sarien zozketan parte hartzeko.

    Bete behar diren urratsak:

    1. Bederatzi erronkak bete eta bakoitzeko argazki bat egin.
    2. 688737133 Whatsappera argazkiak bidali.
    3. Argazkiak bidali eta gero, jasoko den inkesta erantzun.
    4. Sarien zozketaren zain egon.

    Parte hartzeko baldintzak:

    1. Bizkaian bizi.
    2. 16-30 urte gazteentzat.
    3. Argazkiak bildaltzeko epea, irailaren 10era arte

    Informazio gehiago nahi baldin baduzu, klikatu hemen, idatzi email bat hezkuntza@egk.eus helbidera.