• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Txirrindularitza hastapena

    Larunbatean, apirilak 12, Amorebieta-etxanon txirrindularitza hastapen jardunaldiak izango dira, non gaztetxoek bizikleta teknikak ikasi ahal izango dituzten jolasen bidez, gynkanak eginez; gainera oinarrizko mekanika ere ikasiko dute.

    Jarduera doakoa izango da eta 2010 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrentzat izango da, biak barne. Plazak mugatuak izango dira, eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Lehentasuna formularioaren bidez izena eman dutenentzat. esteka honetan egin daiteke: HEMEN

    Parte hartzaileek bizikleta eta kaskoa ekarri beharko dituzte, eta parte hartzeko Eskola Kirolean alta emanda egon beharko dute. Baldintza hori betetzen ez badute, izena emateko inprimakiaren amaieran egin ahal izango da.

    Informazio gehiagorako idatzi eskolak@febici.eus helbidera edo eskolakfebici@gmail.com helbidera.