• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Ondarea Bizkaia Lehiaketa

    Galdetu al diozu inoiz zeure buruari nola ikusten dugun gazteok kultur ondarea? Batzuek belaunaldiz belaunaldi igaro diren familia tradizioekin identifikatzen dugu, beste batzuek historiarekin, monumentuekin, artearekin, musikarekin lotzen dugu. Ondarea gure inguruan dago, bertan erreparatzea baino ez da beharrezkoa.

    Hau dela eta, Ondare Bizkaiak lehiaketa bat prestatu du. Bizkaiko gazteeria kontuan hartzen duen lehiaketa da, gure ondare baliotsua modu biralean zabaltzeko helburuarekin. Gainera, parte-hartzaileek sari erakargarriak irabazteko
    aukera izango duzue.

    Zer egin behar da?

    Bizkaiko ibilbide, bide historiko eta ibilbide kulturalak, monumentu historikoak… kamera baten bidez hilezkortzea, bere sormenagatik, balio hezitzaileagatik eta berrikuntzagatik nabarmenduko den bideo bat sortzeko asmoz.

    Nolakoak izan beha dira bideoak?

    Iraupena: Bideoek gutxienez minutu bat eta gehienez 5 minutu iraun behar dute.
    Bizkaiarekin lotutako ondarea izan behar da.
    Parte-hartzaileak: Aurkezten den bideo bakoitza 2-5 partaidez osatutako talde batek egin beharko du.

    Bi adin-kategoria daude:

    • 11 urtetik
    • 17ra eta 18 urtetik aurrera

    Izen emateak: Otsailak 1etik 18rarte. HEMEN.