• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • MusikagazFest! 2024

    Badator Musikagaz Fest!, Euskal Musika Sortzaile Gazteen Jaialdiaren  bigarren edizioa. Larunbat honetan, urtarrilaren 27an.  Jaialdi honi esker, beren musika karrerak gure hizkuntzan hasteko grina duten euskal gazteei proiektu berriak aurkezteko eta ezagutzera emateko aukera eskaini nahi zaie, erakustaldi publikorako aukera hau profesionalizaziorako tranpolina izan dadin. Musikagaz Fest Jaialdiak Gerediaga Elkartea, Musika Bulegoa eta Zornotzako gazteak ditu laguntzaile.

    27an musikaz gozatzeko aukera izango dugu gure herriko hainbat lekutan, hala nola Zelaietako frontoian eta kontzertu gelan  eta herriko hainbat tabernatan.

    Jaialdia ordu batean hasiko da Nahiez taldeak Sugoi tabernan emango duen lehen kontzertuarekin eta hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango dugu egun osoan zehar.

    Programa, hurrengoa da:

    13:00 Sukoi NAHIEZ
    14:30 Urtza GANIBET
    15:30 BAZKARIA PARY & TIZA DJ taldearekin girotua. pilotalekua
    16:30 AKALEIA kontzertu aretoa
    17:30 EIRE pilotalekua
    18:00 ZILIBITO RECORDS tomasa
    18:30 SISTEMAK ARRISKUTSUAK DIRA S.A.D kontzertu-aretoa.
    19:30 INTZA pilotalekua
    20:30 Vintage AMEBA
    21:00 LOTU kontzertu-aretoa
    22:00 JANUS LESTER pilotalekua
    23:00 LILO kontzertu aretoa
    24:00 BENGO pilotalekua

    Zatoz eta gozatu aukera honekin!