• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Maiatzeko Ume Ekintzak

    Maiatzeko ekintzak:

    ERDU OLGETAN: Maiatzak 4. AKROBAZIAK. Egun honetan akrobazia eta salto desberdinak ikasteko aukera izango dute. 3 Txanda desberdinak egongo dira:

    • 1.Txanda: 16:00-17:30 (2017-2015 urte artean jaiotako umeak)
    • 2.Txanda: 17:30-19:00 (2017-2015 urte artean jaiotako umeak)
    • 3.Txanda: 19:00-20:00 (2014an jaiotako umeak

    LUDOTEKA FAMILIAN: Maiatzak 11. CAKE POP TAILERRA. Une gozoa ailegatu da, Cake Pops tailerraren eskutik, hau da, txokolatez estalitako bizkotxozko txupa-txusak egingo eta apainduko ditugu. Bi txanda:

    • 1.Txanda: 10:30-12:00
    • 2.Txanda: 12:00-13:30

    Gogoratu heldu batekin etorri behar direla.

    Izen emateko epea: apirilaren 24tik 30ra Gazte Informazio Bulegoan edo online hurrengo linka: HEMEN.