• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Lankidetzan 2024

    Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da programa honen helburua. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

    Lankidetzak hiru hilabeteko iraupena izango du, eta uztaila eta iraila bitartean  egingo da. Hainbat profil eskatzen dira: hezkuntza, gizarte-lana, gizarte-hezkuntza, psikologia, berdintasuna, informatika, ekonomia, erizaintza….

    1994 eta 2002. urteen artean jaiotako 100 pertsona hautatuko dira, parte hartzeko eta jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea ezinbestekoa da.

    Izen emateak otsailaren 14ra ate egongo dira irekiak web orrialde honetan: HEMEN

    Informazio gehiago: HEMEN