• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Ipuinak sukaldatzen ikastaroa

    Familian egiteko sukaldaritza tailer bat da, non literatura eta sukaldaritza uztartu ahal izango ditugun. Tailer honekin haur ipuinetako pertsonaien errezetak ezagutuko ditugu.

    Haur ipuinen xehetasun hauek, beharbada, askotan oharkabean pasa dira guretzat, baina zer gertatuko litzateke Txanogorritxuren istorioan bere otarretxorik gabe? Nola jakingo lukete Mari Kixkurrek bere etxean sartu zirela hartzak, zopa hartu izan ez balu? Edo nola haziko zen Alizia  pastelak jan izan ez balitu?

    Tailer honen bidez, gurasoek eta haien seme-alabek ipuinetan agertzen diren errezeta horiek guztiak ikasteko aukera izan dezaten,  gune bat eskaini nahi dugu.

    Norentzat: 2019 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrentzat.
    Talde bakoitza heldu batekin eta adingabe bakar batekin osatuko da.
    Datak:
    otsailak 24
    martxoak 2 eta 16
    apirilak 27
    maiatzak 4 eta 18
    Ordutegia: 11:00-13: 00
    Prezioa: 37.20 €
    Izen emateak:  urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra Gazte Informazio Bulegoan edo online www.amorebieta-etxano.eus webgunean. HEMEN