• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • NOT in my town

    NOT in my town, gazteen artean gerta daitezkeen diskriminazio-egoeren inguruko sentsibilizazioa xede duen bideo lehiaketa da. Ikus-entzunezko bitartekoak erabilita, gazteek gai honen inguruko sentsibilizazio kanpainak sortzea du helburu lehiaketak.

    NOT in my town

    NOT in my town 2023

    NOT IN MY TOWN programa martxan jarri dugu. Programa honek gazteen artean gerta daitezkeen diskriminazio-egoeren inguruko sentsibilizazioa du xede. Ikus-entzunezko bitartekoak erabilita, 11 urtetik gorako gazteek gai honen inguruko sentsibilizazio kanpainak sortzea da asmoa. Lehiaketako parte hartzaileek bost minututik beherako bideoa aurkeztu beharko dute. Bideoak entregatzeko epea azaroaren 23an amaituko da. Ondoren, parte hartu izan duten gazteen bideoak, abenduaren 2an antolatu dugun gala batean proiektatuko dira eta sari banaketa bat egongo da.

    Lehiaketan parte hartzeko oinarriak 2023 .

    Parte hartzeko beharrezkoak diren guraso edo legezko tutoreen BAIMENA eta IZEN-EMATE ORRIA.
    Bideoa egiteko laguntza behar izanez gero, MATERIAL OSAGARRIA. NOLA GRABATU BIDEO BAT?

    Sariak

    11-14 urteko kategoria
    ·Epaimahaiaren saria: 200€ Dendariak elkarteko baleetan
    ·Publikoaren saria: 140€ Dendariak elkarteko baleetan

    + 14 urteko kategoria
    ·Epaimahaiaren saria: 360€ Dendariak elkarteko baleetan
    ·Publikoaren saria: 280€ Dendariak elkarteko baleetan

    Gala

    Abenduak 2: Zelaietako kontzertu gelan, kategoria bakoitzeko irabazleak aterako dira.

    Abenduak 3: Aretoan sari banaketa izango da.

    Bozkaketa

    NOT IN MY TOWN BOZKAKETA ZABALIK! Link honen bitartez bozka dezakezu nahi duzun bideoa FORMS-ean aukeratuz.

    GOGORATU bozkaketa epea abenduak 1-ean bukatzen da 19:00-etan.

    ZORTE ON GUZTIOI!

    Aurreko edizioetako bideoak