• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Ludoteka Familian

    Ludoteka Familiarra familiei zuzendutako aisialdi programa da. Familia  osoak parte hartzeko eta gozatzeko gunea eskaintzen dugu, bertan eskulanak eta jolasak besalako jarduerak burutzen dira.

    Tailerrak familiei/bizikidetza unitateei zuzenduta daude eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da Gazte Informazio Bulegoan, aurrez-aurre edo online web orrialdean.


    Hile honetako ekintzak

    Ekainak 15, Kurtso bukaerako jaia: Urtero bezala, ikastaroaren amaiera zuekin ospatu nahiko genuke. Horretarako, festa bat antolatu dugu Zelaieta parkean puzgarriekin eta apar festarekin. Euria egiten badu, Gure Kirolak frontoian egingo da (Jauregibarria parkea, z/g):
    17:00etatik 20:00etara, 2014ra arte jaiotako haurrentzat
    20:00etatik 23:00etara: lehentasuna gazteentzat 2013tik aurrera

    Programaren ezaugarriak

    Ludoteka Familian programa familiei zuzenduta dagoen ekintza da, gutxienez heldu bat egon behar da. Parte hartzeko, derrigorrezkoa da Hiritarren zerbitzuen txartela (AMETX txartela) aktibatuta izatea.

    Irteera eta sarrera markatutako orduetan egiten da eta ezin da txandaren bitartean sartu edo irten.

    Ludoteka Familian programan izen-ematea

    • Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan argitaratutako datetan egin behar da zerbitzuaren ordutegian edo on line, web orrialdean. Ezin da emailez izena eman.
    • Derrigorrezkoa da Hiritarren zerbitzuen txartela (AMETX txartela) aktibatuta edukitzea izena emateko.
    • Jardueraren arabera plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dira. Plazak bete ondoren itxaron-zerrenda bat irekiko da, kasu honetan ere, zozketako ordena errespetatuko da libre gelditzen diren plazak betetzeko.
    • Izena eman ondoren Ludoteka Familian jarduerara joan ezin dutenek ostiraleko 14:00ak baino lehen jakinarazi beharko dute Gazte Informazio Bulegoan edo telefonoz: 946300649, hurrengo familiari itxaron zerrendaren berri eman ahal izateko. Larunbat goizean ustekaberen bat gertatuko balitz eta familiak halabeharrez joaterik izango ez balu, mezu elektroniko bat bidali beharko da gazteinfo@amorebieta.eus helbidera, arrazoiak azaltzeko. Gazteria-arloak beretzat gordeko du penalizaziorik dagoen ala ez erabakitzeko eskubidea.
    • Jardueraren egunean bertan libre gera daitezkeen plazak ez dira beteko izena eman ez dutenekin, ez eta telefonoz jakinarazi ez zaien itxarote-zerrendako haurrekin ere.
    • Txanden ordutegia errespetatu behar da.