• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Ludoteka Berezia

    Ludoteka Berezia oporraldi garaian eskaintzen den programa berezia da. Batez ere, Aste Santuan eta Gabonetako oporraldietan eskaintzen da, eta ludoteka zerbitzuko adineko umeei zuzenduta dago. Programa berezi honetan, gai ezberdinen inguruan oinarritutako hainbat jarduera burutzen dira, hala nola, jolasak, eskulanak, ikuskizunak…

    Umeei zuzendutako aisialdirako aukera bat da, oporraldiko egunetan entretenitzeko eta dibertitzeko aproposa.

    Aste Santu. Ludoteka Berezia 2024

    Aste Santu. Ludoteka Berezia 2024

    Gaia: “Naturarekin Sortzen!”

    Ordutegia: 10:00-13:00

    Bi Txanda: (txanda bakarrean parte hartu daiteke):

    • 1.txanda: Martxoak 25, 26, eta 27  (3 egun)
    • 2.txanda: Apirilak 2, 3, 4 eta 5 (4 egun)

    Txanda bakoitzeko adinaren araberako talde bi egingo dira:

    • A Taldea: 2020-2018 urte artean jaioak
    • B taldea: 2017-2014 urte artean jaioak

    Informazio gehiago: HEMEN

    Izen-ematea: Otsailaren 19tik 25ra, Gazte Informazio Bulegoan edo online Amorebieta-Etxanoko web orrialdean: HEMEN

     

     

    Ludoteka Berezia