• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Jokoan

    Jokoan mahai jokoen jaialdia da, adin guztietarako pentsatua dago, lagun edo senideen artean ondo pasatzeko, aisialdi eskaintza ezberdina erakusteko helburuarekin.

    Jokoan 2023

    • Data: Azaroak 25 eta 26.
    • Lekua: Amorebieta IV frontoia (Zelaieta zentroa).
    • Ordutegia: 11:30-14:00 y 16:30-20:00

    Bertan, familian zein lagunekin jolasteko mahai-joko ugari ikusi ahal izango ditugu, eta, gainera, berritasun ugari aurkituko dituzue.

    Aurten, aurreko urteetan bezala, familia-gunerako mahaia erreserbatzeko aukera egongo da, Gazte Informazio Bulegoan edo 946 30 06 49 telefono zenbakian.

    GUNE OROKORRA: 20 mahai. 9-10+ urtekoentzat eta/edo helduentzat. Eremu honek sarrera librea izango du, betiere mahaiak libre badaude. Honako joko hauek izango dira eskuragarri: ludoteca general_jokoan_2023

    GUNE FAMILIARRA: 24 mahai. 4 urtetik gorakoentzat, beti pertsona heldu batek lagunduta. Gunera sartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik mahaia eta ordua erreserbatzea. Aurreko egunetan erreserbatu ez diren mahaiak ekitaldian zehar erreserbatu ahal izango dira. Honako joko hauek izango dira eskuragarri: ludoteca familiar_jokoan_2023

    MERKATARITZA-GUNEA: Beste batzuetan bezala, gune komertzial bat izango dugu, Joker dendaren eskutik. Bertan, ekitaldian probatu dituzuen jokoak erosi ahal izango dituzue, eta gehiago!

    Jokoan