• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Iraileko kanpusa

    Aurten, aurreko urteetan bezala, IRAILEKO CAMPUSA antolatuko dugu haur eta gaztetxoentzat, irailaren 2tik 6ra. Aurten, bi campus egongo dira aukeran: kirol campusa eta zirku-antzerki campusa. Jarduerak euskaraz solik egingo dira eta betiko moduan kirol eta kultura instalazioak erabiliko dira.

    Izena emateko epea ekainaren 12tik 23ra izango da (biak barne), eta on line edo Gazte Informazio bulegoan (11:00-13:00 eta 17:00-20:00) egin beharko da.

    Izen-ematearen baieztapena ekainaren 25ean izango da SMS bidez eta konfirmazioa eta ordainketa uztailaren 1etik 10era egingo da, Udalaren kutxazainetan (Udaletxean edo Zelaieta Zentroan)

    KIROL CAMPUSA:

    • Datak: irailaren 2tik 6ra
    • Norentzat: 2024/25 ikasturtean LHn egongo diren umeentzat (2013-2018)
    • Ordutegia: 9:00-14:00
    • Prezioa 51.50€ (diru-sarreren araberako hobariak aplika daitezke)

    Egingo diren jarduerak: eskubaloia, waterpoloa, ibilaldia mendira,  hochey, tenis…

    OINARRIAK

    ZIRKU-ANTZERKI CAMPUSA:

    • Datak: irailaren 2tik 6ra
    • Norentzat: 2024/25 ikasturtean HHn 4-5 ETA LHn egongo diren umeentzat (2020-2013)
    • Ordutegia: 9:30-13:30
    • Prezioa 51.50€  (diru-sarreren araberako hobariak aplika daitezke)

    OINARRIAK

    Iraileko kanpusa
    Iraileko zirku kanpusa