• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Infogaztea

    Gazte Informazio Bulegoa

    Gazte Informazio Bulegoa (GIB) gazteei informazioa eskaintzen dien doako zerbitzua da. Informazio hau pertsonalizatua, objektiboa, osoa, eguneratua eta praktikoa izanik, gazteen interesekoak diren hainbat gai jorratzen ditu: ikasketak, formakuntza ikastaroak, bekak eta diru laguntzak, lana, etxebizitza, mugikortasuna, aisialdia…

    Amorebieta-Etxanoko Gazte Informazio Bulegoak, informazioa eskaintzeaz gain, koordinazio eta lankidetza funtzioak egiten ditu herriko haur eta gazteen aisialdiko hainbat programa eta jardueratan, hala nola, Erdu Olgetan, Gauero, Udalekuak, kontzertuak…

    Amorebieta-Etxanoko GIBn Ametx txartela eta nazioarteko txartelei buruzko informazioa ere eskaintzen da: Gazte-txartela (EYC), Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC), Nazioarteko Irakasle Txartela (ITIC), Go-25 Nazioarteko Txartela eta Aterpekide Txartela (REAJ).

    ORDUTEGIA

    Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 / 17:00-20:00

    Telefonoa: 94 630 06 49 (telefonozko arreta soilik bulegoko arreta ordutegian)
    Posta elektronikoa: gazteinfo@amorebieta.eus


    INFORMAZIOA

    Hemen kontsulta dezakezu Amorebieta-Etxanoko Gazte Informazio Bulegoan eskaintzen den informazioa:

    FORMAKUNTZA
    Unibertsitatera joan ala ez? Non eskaintzen dituzte interesatzen zaizkidan ikasketak? Non ikasi ditzaket hizkuntzak edo informatika? Zer laguntza edo beka daude nire prestakuntzarako?
    Zure ikasketekin eta prestakuntzarekin jarraitzeko behar duzun guztian laguntzeko, GazteBizHitza webgunea duzu.
    Gainera, zure ikasketei buruzko aholkularitza kontsulta dezakezu, zure zalantza eta kezkei erantzuteko.
    Gazte Informazio Bulegora ere gerturatu zaitezke, behar duzun informazioa eskuratzeko.

    LANA
    Lan bila zabiltza eta ez dakizu nondik hasi? Zure lehen lana aurkitu nahi duzu? CV bat nola egin jakin nahi duzu? Ez dakizu zeintzuk diren lana bilatzeko zerbitzuak? Edo agian, zure enpresa sortu nahian zabiltza? Enplegu-eskaintza interesgarrienak GazteBizHitza webgunean dituzu, bertan lana bilatzeari buruzko aholkuak ere emango dizkizute. Gazte Informazio Bulegora ere gerturatu zaitezke, behar duzun informazioa eskuratzeko.

    MUGIKORTASUNA
    Europan zehar bidaiatu nahi duzu? Ikasteko, praktikak burutzeko, lan egiteko edo bidaiatzeko erraztasunak emateko, Europa Helburu Mugikortasunaren Gida kontsultatu behar duzu. Gida horrek Europan mugitzeko beharrezkoa den guztiari buruzko irtenbideak eta informazio praktikoa biltzen ditu. Gida honekin batera, agian, Europar Batasuneko programak interesatzen zaizkizu, Erasmus+ eta Europako Elkartasun Kidegoa, besteak beste. Gazte Informazio Bulegora ere gerturatu zaitezke, behar duzun informazioa eskuratzeko.

    ETXEBIZITZA
    Etxebizitza bila zabiltza? Independizatu nahi duzu? Ba al dago laguntzarik etxebizitzak alokatzeko? GazteBizHitza webguneak zure lehen etxea bilatzen lagunduko dizu zure zalantzei erantzunez: etxea alokatzea, kontratua, laguntzak… Lagunekin etxe bat alokatu nahi baduzu, Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun Planak emango dizu informazioa, alokairu bat ordaintzeko zuzeneko laguntzen bidez gazteen emantzipazioa bultzatzen baitu. Gazte Informazio Bulegora ere gerturatu zaitezke, behar duzun informazioa eskuratzeko.

    AISIALDIA
    Aisialdiko hezkuntza interesatzen zaizu? Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak haurren eta gazteen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza arautu du, baita dinamizatzaileen eta soziokulturalen prestakuntza ere. Aisialdiko begirale, zuzendari edo dinamizatzaile izan nahi baduzu, kontsultatu diploma bakoitza lortzeko informazioa eta baldintzak. Gazte Informazio Bulegora ere gerturatu zaitezke, behar duzun informazioa eskuratzeko.

    BOLUNTARIOTZA
    Boluntario gisa aritu nahi duzu jardueretan? Badira horretarako programak, hala nola Auzolandegiak programa, non jatorri desberdinetako gazte-talde batek borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen duen, aldi jakin batean, gizarte-proiekzioko lan bat egiteko, jarduera osagarriekin konbinatuta. Boluntariotza-programa hauek ezagutzeko Auzolandegiak programaren informazioa kontsulta dezakezu. Gazte Informazio Bulegora ere gerturatu zaitezke, behar duzun informazioa eskuratzeko.