• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Gazte Txokoa

    11 urtetik gorako gazteei zuzenduta dagoen zerbitzua da. Denbora librean beraien nortasuna, ahal dela euskaraz, garatzeko aisialdirako topalekua eskaintzen die Gazte Txokoak gazteei.

    Gazteek aisialdian erakusten dituzten jokabideetan eragitea du helburu irekitze eta askatasun dinamika honek, berezko dituzten ekintzen osagarri, hainbat aukera eta ekintza eskainiz.

    Bertako baliabideak erabiliz, mahai-jokoak, billarra, futbolina, aldizkariak, Play Station eta Wii bideokontsolak… astean zehar zein asteburuetako hainbat ekintza desberdin antolatzen dira gazteentzat, eskulanak, txapelketak, filmeak…

    Zerbitzua asteko zazpi egunetan eskaintzen da, arratsaldez. Sarrera doan da, baina sartzeko eta bertako material eta baliabideak erabili ahal izateko Hiritarren zerbitzuen txartela izatea derrigorrezkoa da. (AMETX txartela)

    ORDUTEGIA
    Igandetik ostegunera: 17:00-20:00<
    Ostiral, larunbatak eta jai bezperak: 17:00-21:30

    EGITARAUA
    Hemen daukazu hurrengo hilabeteetako egitaraua:

    Gazte Txokoa

    Gazte Txokoa+

    Gazteei gune berezi bat emateko asmoz, Gazte Txoko+ berriro irekiko dugu. 2009 jaiotakoak edo nagusiagoak beste espazio hau izango dute ostiralero.

    Gazte Txoko zerbitzuaren parte da, baina 13 urtetik gorako gazteentzat.
    Bertan, gazteek hainbat baliabide izango dituzte, Play Station bideokontsolak, Ping Pong, mahai-jokoak…

    Zerbitzua ostiralero eskaintzen da, arratsaldez. Sarrera doan da, baina sartzeko eta bertako material eta baliabideak erabili ahal izateko Hiritarren zerbitzuen txartela izatea derrigorrezkoa da. (AMETX txartela)

    Ordutegia

    Ostiraletan: 20:00-23:00

    Gazte Txokoa+