• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Erdu Olgetan

    Erdu Olgetan 10 urtera arteko haurrei zuzendutako aisialdi programa da. Hilean behin, larunbatean ospatzen da eta hainbat jarduera garatzen dira bertan, hala nola tailerrak, jolasak, ikuskizunak, irteerak, txangoak…

    Ekintza edo jarduera hauek umeen adin desberdinera moldatzen dira, baina badaude familia osoarentzako pentsatuak izan daitezkeen ekintzak ere bai.

    Erdu Olgetan programan parte hartzeko beharrezkoa da Ametx txartela aktibatuta izatea Ludoteka zerbitzurako, hau da, Ume txartela bezala.

    Programaren ezaugarriak

    Erdu Olgetan programa hilean behin ematen da, 6 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoelarik (2017-2014 bitartean jaioak). Parte hartzeko, derrigorrezkoa da Ametx txartela Ume txartela bezala aktibatuta izatea.

    Hiru txanda daude:

    • 1. Txanda: 16:00-17:30 (2017-2015 urte artean jaiotako umeak)
    • 2. Txanda: 17:30-19:00 (2017-2015 urte artean jaiotako umeak)
    • 3.Txanda:19:00-20:00 ( 2014 uretan jaiotako umeak)

    Irteera eta sarrera markatutako orduetan egiten da eta ezin da txandaren bitartean sartu edo irten.

    Erdu Olgetan programan izen-ematea

    • Programan 6-10 urte bitarteko umeak (2017-2014 bitartean jaioak) parte hartu dezakete.
    • Izen-ematea Gazte Informazio Bulegoan argitaratutako datetan egin behar da edo telefonoz (946300649) zerbitzuaren ordutegian. Ezin da emailez izena eman.
    • Derrigorrezkoa da Hiritarren zerbitzuen txartela (Ametx txartela) Ume Txartela bezala aktibatuta edukitzea izena emateko.
    • Jardueraren arabera plazak mugatuak izango dira eta zozketa bidez esleituko dira. Plazak bete ondoren itxaron-zerrenda bat irekiko da, kasu honetan ere, zozketako ordena errespetatuko da libre gelditzen diren plazak betetzeko.
    • Jarduera zehatz batzuetan, hala nola xede berera egiten diren irteeretan eta txangoetan, lehentasuna izango dute aurreko urtean jarduera horretan parte hartu ez duten pertsonek.
    • Izena eman ondoren Erdu Olgetan jarduerara joan ezin dutenek ostiraleko 14:00ak baino lehen jakinarazi beharko dute Gazte Informazio Bulegoan edo telefonoz: 946300649, hurrengo haurrari itxaron zerrendaren berri eman ahal izateko. Larunbat goizean ustekaberen bat gertatuko balitz eta haurrak halabeharrez joaterik izango ez balu, mezu elektroniko bat bidali beharko da gazteinfo@amorebieta.eus helbidera, arrazoiak azaltzeko. Gazteria-arloak beretzat gordeko du penalizaziorik dagoen ala ez erabakitzeko eskubidea.
    • Jardueraren egunean bertan libre gera daitezkeen plazak ez dira beteko izena eman ez dutenekin, ez eta telefonoz jakinarazi ez zaien itxarote-zerrendako haurrekin ere.
    • Txanden ordutegia errespetatu behar da.
    • Arduradunak telefono mugikorraren bidez aurkitzeko moduan egon beharko dute uneoro.
    • Haurrak behar bereziren bat badu, izena emateko orduan jakinarazi beharko da.