• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Gazteen artean berdintasuna sustatzeko helburuarekin, ‘PACT by BBK’ ekimena jarri dute elkarlanean abian Udalak eta BBK-k

    Programa 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat eta haien hezitzaileentzat dago diseinatuta, eta tratu ona, elkarrekiko zaintza eta planetarekiko errespetua sustatzea du helburu.

    ‘Pact by BBK’ ekimenean parte hartu nahi dutenek martxoaren 5etatik apirilaren 5era bitartean eman ahal izango dute izena Gazte Informazio Bulegoan eta udal webguneko ‘Izen emateak’ atalean.

    Amorebieta-Etxanoko gazteen artean berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxista prebenitzeko ahalegin bateratuan, Amorebieta-Etxanoko Udalak, BBKrekin elkarlanean, ‘PACT by BBK’ ekimena aurkeztu du. Programa hori bereziki diseinatuta dago 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat eta haien hezitzaileentzat, eta helburu du tratu ona, elkarrekiko zaintza eta planetarekiko errespetua sustatzea.

    Matxismoaren aurrean hezkuntza eta prebentzioa
    ‘PACT by BBK’ hezkuntza eta prebentzio-erantzun gisa aurkezten da portaera matxisten eta sexisten aurrean, bereziki nerabeen arteko harreman afektiboetan eta sexualetan. Talde txikietan egindako sei lan-saioen bidez, eta ikaskuntza esperimentalaren ikuspegitik, programak trebetasunak eta kontzientzia garatu nahi ditu gazteen eta haien hezitzaileen artean. Berdintasuneko hiru adituk gidatuko dituzte ikaskuntza eta prebentzio-saio horiek.

    Hezitzaileentzako prestakuntza espezializatua
    Halaber, eta nerabezaroaren garapenean hezitzaileek duten garrantzia aitortuta, programak hiru saioko prestakuntza espezializatua jasotzen du adin-tarte horrekin zuzenean lan egiten duten pertsonentzat. Prestakuntza horrek funtsezko gaiak jorratuko ditu, hala nola berdintasuna, erasoen prebentzioa eta harreman osasungarriak eta errespetuzkoak sustatzeko estrategiak.

    Izen-emate irekia
    ‘PACT by BBK’ ekimenean parte hartzeko izena emateko epea martxoaren 5etik apirilaren 5era egongo da zabalik, Gazte Informazio Bulegoaren bidez edo udal webguneko ‘Izen-emateak’ atalean. Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak, programa honen bidez, herriko gazteak gonbidatzen nahi ditu hainbat gairi buruz hausnartzera: norbere irudia, gustuak, harremanetan lehentasunen eta mugen komunikazioa… Ikasteko eta hazteko espazio segurua eskaintzea da nahia.

    IKUSI PACT BY BBK