• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Foru Aldundiko Udalekuak 2024

    Aurten ere Foru Aldundiak udalekuak eskainiko ditu. Kanpaina hau 2011 eta 2017 artean jaiotako haurrei zuzenduta dago. Bertan parte hartzen dutenei jolasteko, ondo pasatzeko eta bizikidetzarako leku bat eskaintzea da helburua.

    Izena emateko epea martxoaren 13tik 22ra izango da, 13: 30etan bukatzen delarik. Izen ematea online soilik egin daiteke Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean: Udalekuak – Bizkaia.eus

    Zozketa apirilaren 22an egingo da eta erreserbak apirilaren 22tik maiatzaren 2ra (1. Esleipena) eta maiatzaren 6tik 13ra (2. Esleipena) formalizatu ahal izango dira.

    Laguntza behar izanez gero, hurbildu Gazte Informazio Bulegora.