• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Fake food ikastaroa

    Gabonetako oporrak datoz eta ez dakizu zer egin?

    Zatoz gurekin sukaldaritza sortzailearen ikastaro dibertigarri honetara. Bertan ikasiko dugu gauza batuk ez direla ematen duten guztia! Sukaldean aritzea gustatzen bazaizu, sormena eta gauza berriak ezagutu nahi badituzu, primeran pasatuko duzu.

    Sukalde modu berri bat dago, non efektu bisualekin lan egiten den. Teknika honen helburua da sinetsaraztea ikusten duguna benetan beste zerbait dela. Bertan itxura bat duen bazkari bat aurkezten da eta behin probatuz gero, erabat desberdina dela konprobatzen da.

    Ikastaro honetan sukaldaritza teknika horiek ikasiko ditugu eta janariez gozatuko dugu.

    Noiz: Urtarrilak 2,3,4 eta 5
    Ordua: 11: 30-13: 30
    Non: Zelaieta
    Norentzat: 2013an jaiotako haurrei edo nagusiagoei.
    Prezioa: 24.80 €

    Izena emateko epea abenduaren 11tik 17ra Gazte Informazio Bulegoan (GIB) edo online: HEMEN
    Ikastaroari buruzko informazio gehiago: HEMEN.