• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • DRON BUILDING

    Ikastaro honekin gazteenak dronen eta 3D inprimaketaren munduarekin ohitzea nahi dugu, bertaratzen diren pertsonek  dron bat muntatzen ikasiko dute.

    Dinamika horri esker, dron osatzen duten piezekin ohituko dira, eta horiek maneiatzen ikasiko dute. Gainera, ikastaroari esker dron bat osatzen duten piezak zeintzuk diren ere ikasiko dituzte eta, horrela, nahi dutenean muntatu eta desmuntatu ahal izango dute.

    Azkenik, 3D inprimagailuarekin dinamikak egingo dira, bertaratutako umeek dron-hegaldietan erabiltzeko materialak inprimatu eta erabili ditzaten.

    • Data: martxoaren 25, 26 eta 27
    • Ordutegia: 11:00-13:00
    • Norentzat: 2010-2013 urte artean jaiotako haurrentzat.
    • Prezioa: 24.60€

    Informazio gehiago: HEMEN

    Izen emateak: otsailaren 19tik 25era Gazte Informazio bulegoan edo On line: HEMEN