• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Antzerki Txikiak

    Ibaizabal Haur hezkuntzako Lanbide Heziketako ikasleek antzerki txikiak antolatu dituzte. Egongo diren antzerkiak 1-5 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikuskizunak izango dira, 20-30 minututako 4 antzerki:

    Otsailak 6:

    • 17:00 “Planeta garbiaren abentura”

    Lurra gaixorik dago, Mikel, Haizea eta Paulek lurrari lagunduko diote. ZATOZ LAGUNTZERA!

    • 17:30 “Aniztasunaren poza”

    Lagun talde bat da, guztiz anitza; lagun taldean kide Jare, Zuhaitz, Paule eta Amets dira. Duela ez asko, bi pailazo dibertigarri ezagutu zituzten Poxpolin eta Poxpolo, barre artean aniztasuna oso aberasgarria zela erakustera gerturatu zirenak haien bizitzetara.

    Otsailak 8:

    • 17:00 “Akelarreko animaliak”.

    Akelarre baserriko oilarrak, goizero egiten duen kantuarengatik kexatzen dira animaliak. Oilarrak, egoera ikusita, baserritik joatea erabakitzen du. Zer gertatu ote da?

    • 17:30. “Altxorraren bila”

    Umeak eta pirata maltzurrak altxor berdinaren bila doaz. Indarrak batuko dituzte eta taldean arituko dira? Nork aurkituko du altxorra lehenago?

    Zelaietako Auditorioan

    Dohainik