• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Musika Udalekuak

    Aurten ere Musika Bandak Musika Udalekuak antolatuko ditu.

    Norentzat: 6 eta 14 urte bitarteko umeentzat (2010 eta 2018 urte bitartean jaioak).
    Noiz: 2024ko uztailaren 8tik 12ra bitartean izango dira, 9:00-17:00.

    Izena emateko epea: 2024ko apirilaren 10etik 21era (biak barne) hurrengo formularioan
    online: www.musikaudalekuak.eus.

    Onartuen zerrendetan lehentasuna izango dute Amorebieta-Etxanoko egoiliarrek.
    Plaza mugatuak. Izen-ematea inskripzio ordenaren arabera egingo da. Esleipena
    apirilaren 26ean komunikatuko da email bidez.

    Matrikularen konfirmazioa eta ordainketa maiatzaren 1tik 12ra egingo da. Epea
    igarotakoan, konfirmazioa eta ordainketa gauzatzen ez badira, plaza galduko da.

    Prezioa: 85 €, jantoki zerbitzua barne.

    Informazio gehiago: HEMEN