Zornotzako familiek ingurune digitalak dakartzan arriskuak aztertu ahal izango dituzte Udalari esker

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 13a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuaren bidez, bideo bat prestatu du inguru digitala familian eta modu arduratsuan nola erabili azalduz eta gomendioak emanez.

Konfinamenduko egun hauetan, askoz ere gehiago erabiltzen dira sare sozialak, bideo-jokoak, online jolasak eta bestelako teknologiak. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da hauen erabilerak dakartzan arriskuak zeintzuk diren gogoratzea eta arrisku horiek saihesten jakitea.

Bideoa familia eskolen programaren barruan kokatuta dago. Helburua haurtzaroan eta gaztaroan adikzioak prebenitzeko etxetik lan egitea da, familian.

Zalantzarik, kezkarik edo iradokizunik izanez gero, aholkularitza zerbitzuarekin harremanetan jar daiteke posta elektroniko bidez ondoko helbidera idatziz edo Amorebieta-Etxanoko Gizarte Ekintza Saileko telefonora deituz: 94 630 01 90.

 

Deja un comentario