“Negustotul de timp (Denbora-saltzailea) antzezlana errumanieraz, Errumaniako Nazio Eguna ospatzeko, eta ABES-KIMU 25urte, asteburu honetako programazioa ZORNOTZA ARETOAn

Amorebieta-Etxano, 2013ko azaroaren 27a. Azaroko azken asterako garrantzizko bi hitzordu dauka aurreikusita Amorebieta-Etxanoko Udalak  kultura programazioari dagokionez. Lehenengoa, Matei Vişniec-ek idatzitako Denbora-saltailea antzezlanaren emanaldia.

Ikuskizun horren emanaldi bakarra eskainiko du Isaiko (Errumania) “Vasile Alecsandri” Antzoki Nazionalak, Errumaniako Kultura Institutuaren eta Zornotza Aretoaren kolaborazioarekin, azaroaren 29an, iluntzeko 20:00etan Zornotza Aretoan. Errumanieraz antzeztua, gaztelaniazko azpitituluak izango ditu. 

Matei Vişniec, bera ere erbesteratua, sorterritik alde egin eta bizimodua beste toki batean bilatzea erabaki dutenen benetako pentsaerari eta hausnarketei erreparatzen dien Ekialdeko Europako antzezlan-idazle garrantzitsu urrienetako bat da. 

Ikuspuntu horretatik, barne erbesteratzearen metafora bizia da lana. Liviu Dorneanu-ren historia kontatzen du egileak. Gizon heldu, ezkondu eta guraso den horrek iragarki bitxia aurkitu du postontzian. Denboraren salerosketan diharduen enpresa bateko gerentea den Helfer izeneko jaunarekin harremanetan jartzera bultzatuko du aurkikuntzak horrek. Hortik aurrera, uko egiteek eta berraurkikuntzek gidatuko dituzte protagonistaren  joan-etorriak, iragana alde batera laga eta familia bertan behera utziko baitu, saltzera ere iritsita, beraren ustez behintzat bere burua aurkitzeko.

Abes Kimu
Abes-Kimu koralaren kontzertu berezia da Zornotza Aretoan aurreikusita dagoen bigarren hitzordua: larunbatean izango da,a zaroak 30 (20:00). 1978an Aita Eliseok sortu zuen Abes-Kimu ahots mistodun abesbatzak bere ibilbidearen 25. urteurrena ospatuko du Mireia Izagirrek zuzenduko duen kontzertu berezi honekin. Lehen partean, hogeita bost urte hauetako errepertorioaren abesti ezagunenak eskainiko dituzte, eta bigarrenean, Ana Uriartek zuzendutako BIOS Orkestrako musikarien laguntza izango dute.