Amorebieta-Etxanoko umeek zirko tailer bat izango dute online hilabete honetan

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 5a. Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gazteria eta Euskara Sailek, udal liburutegiarekin batera, hainbat online jarduera antolatu dituzte maiatzean familian egiteko.

Eskainiko diren jarduera guztiak euskaraz izango dira eta azpimarratu beharra dago 3 eta 10 urteko umeen familiei zuzendutako zirko tailerra. Etxean egon ohi diren tresnekin zirkuko ikuskizunak egiteko gonbita egingo digute. Ariketa egin eta familian jolasteko proposamena da beraz, umeen irudimena lantzearekin batera. Tailerraren ardura Txitatoki Urdabai Zirko Eskolak izango du eta maiatzaren 18tik 22ra eskura izango da.  

Gainera, hilabete honetan Sorgina Txirulina ipuin kontalariaren saio bi egongo dira. Lehenengoa 8tik 14rako astean ikusgai egongo da, Emakume paregabea

Eskulan lehiaketa berria

Hilabete honetan gainera, eskulan lehiaketa berri bat egongo da. Zelaietako Urgozo parkea izango da oraingoan protagonista. 12 urte arteko umeek parte hartu ahal izango dute, eta etxean dituzten materialekin iturria irudikatu beharko dute. Egindako lanaren argazki bat bidali beharko dute ondoko helbidera maiatzaren 14a baino lehen: gazteinfo@amorebieta.eus.

Saria Zornotza Aretoko umeen ikuskizun baterako bi sarrera izango da. Antzokiak jarduerari berriro ekiten dionean erabili ahal izango dira. Maiatzaren 18an jakinaraziko da nor den irabazlea.

Umeentzako jarduera guztiak ondoko loturetan aurkitu daitezke:

https://www.ametx.eus/es/noticias/actividades-culturales-online-por-motivo-del-covid19

https://ametxgazteria.net/2020/04/23/ludotekako-ekintza-bereziak-umeentzat/?lang=es