Amorebieta-Etxanoko Udalak babes kitak banatuko ditu merkataritza eta ostalaritzan

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 11. Amorebieta-Etxanoko merkatari eta ostalaritza establezimenduek gaurtik aurrera ateak irekiko dituzte, udalerria deseskalatzearen 1. fasean sartu baita.  Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko sare ekonomikoaren jarduerara itzultzea osasun berme guztiekin egitea nahi du eta horretarako, gaurtik aurrera babes kitak banatuko dizkie merkatari eta ostalari bakoitzari.

Lote bakoitzean COVID-19tik babesteko aurpegirako bisera garden bat, norbere burura egokitzen dena, ergonomikoa eta garbitzeko modukoa, lausotzen ez dena eta aurpegia, begiak eta ahoa kontaktutik babesteko modukoa egongo da. Horrez gain, 3 litroko gel hidroalkoholikoa egongo da, %100 naturala, banagailuarekin, eta Munduko Osasun Erakundearen jarraibideak betetzen dituena; eta baita nitrilozko 100 eskularru dituen kutxa bat ere.

Neurri honek Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko duen konpromisoari erantzuten dio, eta baita profesionalen eta zornotzarren osasun segurtasuna bermatzeko borondateari.