Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrekontu parte-hartzaileetarako epea luzatu du

Amorebieta-Etxano, 2020ko maiatzaren 4a.  Udalak aurrekontu parte-hartzaileetarako epea luzatu du. Zornotzarren proposamenak jasotzeko aldia luzatu egingo da, alarma egoerak dirauen bitartean. Izan ere, ezarritako epea apirilaren 30ean amaitzen zen. Alarma egoera amaitu ondoren, Udalak epemuga berria jakinaraziko du.

Aurrekontu parte-hartzaileena prozesu ireki bat da, eta prozesu horretan herritarrek beraien ekarpenak egin ditzakete eta Udaleko aurrekontuaren zati bat zertarako erabili daitekeen proposatu. Proposamen horiek egiteko Udalak  prestatutako inprimakiak bete behar dira: www.amorebieta-etxano.eus/presupuestos-participativos.

Aurrekontu parte-hartzaileetarako aurrekontu zuzkidura 2021erako aurreikusitako inbertsioen %25ekoa da, hau da, 840.000 euro ingurukoa.

Ekarpenak jaso ondoren, udal sailek proposamenen edukia aztertuko dute ikuspuntu tekniko, juridiko eta ekonomiko batetik. Ondoren, Udalak kontu publikoetan txertatu diren proiektuen berri emango du. 

Amorebieta-Etxanoko Udala COVID 19aren ondorioz herriak bizi duen osasun eta ekonomia larrialdiari aurre egiteko gogor lan egiten ari da. Testuinguru honetan, aurrekontu parte-hartzaileetako epea luzatzeak adierazten du herritarren beharrizanei erantzuteko konpromisoa duela, hain zuzen ere herrian zornotzarren bizi kalitatea hobetu ahal izateko.