Adierazpen instituzionala indarkeria matxista dela-eta Angelun, Lapurdin, eraildako emakumearen heriotza guztiz gaitzesteko

Amorebieta-Etxanoko Udalak ondoko adierazpena egiten du, indarkeria matxista dela-eta maiatzaren 6an Angelun, Lapurdin, eraildako emakumearen heriotza guztiz gaitzesteko.

Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Indarkeria matxista emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpenik basatiena da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bere samina eta gaitzespena adierazi nahi du hilketa matxista honen aurrean.