2016ko 1. hiruhilabeteari dagokion ur-hornikuntza, zarama bilketa, estolderia eta kanonaren gaineko tasen padroia onartu da

Saila : OGASUN, EKONOMIA ETA ONDAREA

Espediente zk.: 16-1506

IRAGARKIA

Udal tasen zergadunei jakinarazi egiten zaie 2016eko 4. hiruhilabeteari dagokion ur-hornikuntza, zarama bilketa, estolderia eta kanonaren gaineko tasen padroia onartu duela Alkatetza-Lehendakaritza honek.

Noiz, non eta nola ordaindu.

A)    Epea: Aipatutako padroiko kopuruak gainordainik gabe ordain daitezke, 2016ko maiatzaren 15etik ekainaren 15era.

B)   
Nola ordaindu: Helbideratuta ez dauden ordainagiriak
Amorebieta-Etxanoko Udalaren edozein erakunde laguntzailetan ordain
daitezke. Horretarako, zergadunen etxeetara biadaliko diren agiriak
aurkeztu behar dira. Helbideratutako ordainagirien kasuan, dagokion
banketxeak zuzenean kontu korrontetik pasatuko du ordaindu beharreko
diru-kopurua.

C)    Tokiak: Erakunde Laguntzaileren edozein
bulegotan, jendeaurreko ordutegian, eta berorien kutxazainetan eguneko
24 ordutan; www.amorebieta-etxano.net/nireordainketa web orrian ere egin
daiteke.

D)    Ohartarazi, borondatezko ordainketa epea igarota,
premia bidezko ordainketa exekutiboari ekingo zaiola berehala, %20 ko
gainodainarekin gehi berandutze-interesekin eta prozedura-gastuekin.

E)    Helbideratutako ordainagiriak 2016ko ekainaren 15ean kobratuko dira.

F)    Banku helbideraketek kobratzeko epe horretan eragina izan dezaten epe-muga maiatzaren 31 izango da.

       Aipatutako epeetatik edozein egun baliogabea izanez gero, hurrengo egun baliodunera luzatuko da.
Agiriak ez badira jasotzen edo galtzen badira, Udal Diruzaintzaren Bulegoan beste ale bat eskatu ahal izango da.
Padroia ediktuen udal taulan jarriko da jendaurrean 15 egunez, ordaintzeko borondatezko aldia hasi aurretik
Legez
interesatuak direnek berraztertzeko errekurtsoa jar dezakete Alkate
jaunaren aurrean iragarki honen erakuste-denbora hasten denetik
ordaintzeko borondatezko aldia amaitu eta hilabeteko epea igaro arte,
Foru Zerga Arau Orokorraren 231.1 artikuluaren arabera.

Amorebieta-Etxanon, 2016ko apirilaren  29                  

Alkatea,

Izp.: Andoni Agirrebeitia Abendibar