13.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute Mangamoreren barruan antolatutako 100 jarduera baino gehiagotan

Amorebieta, 2015eko urriaren 27a. Amorebieta-Etxanoko Mangamore jaialdiak berriro ere arrakasta handia lortu du manga eta animeren jarraitzaileen artean eta mundu honetara hurbildu nahi izan dutenen artean. Jaialdiaren IX. deialdian 13.383 lagun izan dira eta Japoniako kulturaren inguruko 100 jarduera baino gehiagotan parte hartu ahal izan dute. Horrek esan nahi du iaz baino 1.000 lagun gehiago egon direla.

Urriaren 9tik 11ra, adin guztietako jendeak parte hartu du tailer, musika ikuskizun, lehiaketa, bideo jolas, umeentzako jarduera eta abarrean.
Cosplay lehiaketa, Bless 4 talde japoniarraren kontzertua, umore horiko probak edota Akita Shiba Inu txakurren lehiaketa aipa daitezke burututako jardueren artean. 

Mangamorera etorritako jendearen jatorriari dagokionez, gehienak Bizkaitik etorri dira. Honen atzetik Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Kantabria eta Kataluniakoak, hurrenez hurren.  Era berean, Frantzia, Belgika, Kroazia edo Italiatik etorritako jendea ere izan da.

Mangamorera etorritako jende andanaren ondorioz, herriko hotelak beteta egon dira asteburu horretan eta inguruko herrietako hoteletan ere normala baino jende gehiago izan dute.