Ahalduntze ikastaroak, emakumeen topaketarako, formaziorako eta gogoetarako gune bat dira. Emakumeen ahalduntzea bultzatu eta beraien parte-hartzea sustatu nahi dugu politikan eta gizartean.
ZELAN IZENA EMAN?
Interesatuta dauden emakumeek izena eman dezakete urriaren 7tik urriaren 21ra.
Hainbat modu daude:
- ONLINE inprimakia erabiliz (hezkidetza espazioa barne)
- Aurrez aurre Nafarroa eraikinean, lehenengo solairuan, 09:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera
- 94 630 01 90 telefonora deitu eta 207 luzapena markatuz
- Posta elektronikoko mezu bat bidaliz ondoko helbidera: berdintasuna@amorebieta.eus
Tailerretarako plazak
- Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 tailerretan eman dezake izena.
- Tailer guztiak doakoak dira.
- Plazak zozketa bidez esleituko dira.
- Amorebieta-Etxanon erroldatuta dauden emakumeek plaza eskuratzeko lehentasuna izango dute.
Komunikazioa
- Hautatuak izan diren emakumeei bakarrik deituko zaie. Urriaren 27tik aurrera abisatuko zaie posta elektronikoz edo telefonoz.
Zerbitzu bereziak
- Zeinu hizkuntzaren interpretea edo haurtzaindegi zerbitzua behar baduzue, jakinarazi tailerretan izena ematerakoan.
Besterik
- Tailerrak aurrez aurrekoak izango dira. Ezin bada aurrez aurre egin, online jarraitu ahal izango dira.