Zornotzarrek bat egin dute azaroaren 25arekin eta irmoki gaitzetsi dute emakumeen kontrako indarkeria

Azaroaren 25a da gaur, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna, eta asko izan dira eguerdiko 12:00etan Herriko Plazan egin den elkarretaratzean eta adierazpenaren irakurketan parte hartu duten zornotzarrak. Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du EUDELEK adostutako adierazpenarekin, eta atletismo elkarteko Ibone Ariasek eta Kattalin Jauregik irakurri dute; era berean,  Larrea eskolako bi ikaslek eurek prestatutako idatzia irakurri dute.

Udalak ekitaldi ugari antolatu ditu aurten ere azaroaren 25aren bueltan; gaur arratsaldean esaterako, 20:00etan hasita, ‘Pronoia’ clown ikuskizuna eskainiko du Virginia Imazek, Berdintasunerako Emakunde Saria jaso duenak.

 

AMOREBIETA-ETXAONOKO UDALAREN ERAKUNDE ADIERAZPENA