Zornotzar agurgarriak, jai zoriontsuak opa dizkizuet!

Zornotzar agurgarriak,

Beste urte batez iritsi gara herritarrentzat hain berezia eta hunkigarria den garai honetara.  Gabonetan emozioak biziago sentitzen ditugu, data hauetan gehiago elkartzen baikara gure senide eta gertukoekin. Era berean, jakin badakit fetxa hauek zailak izaten direla askorentzat, hainbat bizi esperientzien ondorioz, nostalgiarekin eta saminarekin biziko dituztelako; oroitzapen bat izan nahi dut haientzat. Aurten, Udaletik lanean jarraitu dugu zornotzarren ongizatea helburu duten ekimen eta proiektu ezberdinak garatzen, Amorebieta-Etxano bizitzeko herririk onena izan dadin.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkizuet gure udalerriaren alde eta udalerriarentzat lan egin dudan urte hauetan guztietan nigan jarritako konfiantzagatik.

Jai zoriontsuak opa dizkizuet!

Andoni Agirrebeitia Abendibar