Arloko informazioa
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren helburua da hainbat arrazoirengatik zailtasun edo desoreka pertsonaleko egoeran edo inguruarekiko desorekan egon daitezkeen herritarrei arreta ematea. Haien egoeraren balorazio soziala egingo da eta, hala badagokio, autonomiaren, babesaren eta gizarteratzearen eremuan esku hartzeko gizarte-zerbitzuen sistemarako sarbidea emango zaio.
Jarduerak
Herritarrek arreta, informazio eta orientazio premiaren egoera azaltzen dute, eta hori oinarri hartuta, Udaleko gizarte-langileek premien eta gaitasunen hasierako balorazioa egiten dute. Egoeraren balorazio horretan oinarrituta, orientabide, zerbitzu eta prestazio egokiak eskaintzen dizkiete.
Eguneroko bizitzan zailtasunak dituzten pertsonak, taldeak edo familiak ebaluatzea du helburu, gizarte-babesa eta bizi-baldintzen hobekuntza sustatzeko.
Zaintzaileentzako informazioa, orientazioa, prestakuntza eta laguntza psikologikoa; bakarkakoa eta taldekakoa.
• Erretiratuen etxea: Adinekoentzako topagunea, jarduera ezberdinekin, ileapaindegiarekin, jangelarekin, tabernarekin eta podologia zerbitzuarekin.
• Nagusi Aretoa: Zahartze aktiborako eta adinekoek komunitatean duten parte-hartze sozialerako jarduera-espazioa.
Laguntza indibidualizatua eta integrala ematen diete egunean zehar mendekotasuna duten pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei, beren autonomia maila hobetzeko edo mantentzeko, muga funtzionalak konpentsatzeko eta zaintzaileei laguntza emateko.
Eskualdeko dispositibo bat da, arreta eta laguntza-maila txikikoa, bazterkeria-egoeran dauden pertsonei, oinezkoei eta etxerik gabeko pertsonei gaua igarotzeko, mantenurako eta higiene pertsonalerako oinarrizko prestazioak eskaintzen dizkiena.
Aldi baterako harrera-etxebizitzak, gizarte-larrialdiko egoerei arreta emateko eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien ardurapeko mendeko pertsonei harrera egiteko.
Mendekotasuna eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako laguntza teknikoak mailegatzeko eta orientatzeko udal-zerbitzua.
Beste zerbitzuak
Adikzioen prebentzioaren arloan informazioa eta orientazioa eskaintzen ditu, tailerrak ikastetxeetan, familia-eskoletan eta esku-hartze komunitarioak.
Udalak urtero ematen dituen laguntza ekonomikoak dira, elkarteek hainbat arlotan egiten dituzten programak eta jarduerak babesteko eta sustatzeko. Hala nola: garapenerako lankidetza, adinekoen eta desgaitasunen bat duten pertsonen aisialdia, gizarteratzea, ikastetxeetan gizarte eta hezkuntza arloko jarduerak, pertsonei eta familiei eskola-materiala eskuratzeko laguntzak, gazteentzako etxebizitzen alokairua, desgaitasuna duten adingabeen tratamenduak eta oztopo arkitektonikoak ezabatzea.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) urteko laguntza ekonomikoak dira, eta gastu espezifiko, arrunt eta apartekoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzat daude zuzenduta.
Eraikinak eta instalazioak
NAFARROA ZENTROA
Nafarroa z/g, 1go solairua
946300002
ongizatea@amorebieta.eus

Gizarte Ekintza saila:
Herriko plaza, z/g.
Tel. 946 30 00 02 luzapena 200
Email: ongizatea@amorebieta.eus
Arreta ordutegia:
Egunero 8:00 - 15:00
Arduradunak:
Ainhoa Salterain Gandarias - Gizarte Ekintza eta Berdintasun Zinegotzia
berdintasuna@amorebieta.eus
94 630 00 02 luz. 200
Mikel Kerexeta Kortabarria - Gizarte Ekintza Saileko arduraduna
mkerexeta@amorebieta.eus
94 630 00 02 luz. 203
Berriak
Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Urgaitzi Taldeak Nafarroa Zentroko errendimendu handiko profesionalen lana aitortu dute
Ainhoa Salterain Gizarte Ekintza eta Berdintasun zinegotziak eskerrak eman dizkie omenduei: “zuen lana egiteko modua, entzuteko gaitasuna, eboluzionatzeko gogoa eta
Aholku Sarearen bulego berriak martxoaren 22an zabalduko ditu ateak Amorebieta-Etxanon
Bulego berriaren helburua da migratutako pertsonen erregularizazioa erraztea eta gerora begira sortu daitezkeen irregularizazioei aurre hartzea; bulego berria Nafarroa Zentroan
Amorebieta-Etxanoko Udalak astelehenean, martxoak 6, irekiko du 2023ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea
Urtero ematen diren laguntza hauek gastu espezifiko, arrunt edo apartekoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei daude zuzenduta. Eskaera