Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak Kaligrama lehiaketa jarri du martxan udalerriko ikastetxeei zuzenduta. Bertan, partehartzaileek letra eta hitzen elkartzeari esker, gaia marrazten edo irudikatzen duten poemak sortu dituzte. Hiru kategoriatan hartu dute parte gazte zornotzarrek: A kategoria (9-11 urte), B kategoria (12-15 urte) eta C kategoria (>16).
rain aurkeztutako lanak bozketa fasean daude. Hala, Martxoaren 19ra bitartean, herritarrek kaligramarik onenak aukeratu ahal izango dituzte Udal webgunean bozka emanez: https://labur.eus/IUxq1. Kaligramak ikusgai daude Zelaieta Zentroko Erakusketa gelan eta baita bozketa emateko estekan ere.
Epaimahaia eta sariak
Irabazlea aukeratzerako orduan, publikoak online emandako botoez gain epaimahaiak emandakoak ere izango dira kontuan. Hala, publikoak gehien bozkatutako kaligrama bakoitzak 10 puntu izango ditu. Epaimahaiak berriz, puntuazioa ematerako orduan kontuan izango ditu: diseinu globalaren kalitatea (0-10 puntu) eta hitzak aukeratutako irudira egokitzeko erakutsitako gaitasuna (0-10 puntu).
Kategoria bakoitzeko irabazleak martxoren 29an iragarriko dira udal webgunean eta sare sozialetan. Kategoria bakoitzean honako sariak banatuko dira:
A kategoria: 9-11 urte: ABENTURA PARKERAKO sarrerak (6 gehienez)
B kategoria: 12-15 urte: ABENTURA PARKERAKO sarrerak (6 gehienez)
C kategoria: >16 urte: ABENTURA PARKERAKO sarrerak (6 gehienez)
Behin erakusketa bukatzen eta sariak banatzean, garaile izan ez diren gainerako Kaligramak jabeen esku geratuko dira. Hiru Kaligrama irabazleak liburutegiko hainbat lekutan jarriko dira.