• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • UME EKINTZAK (MARTXOA)

    Hona hemen martxoko ume ekintzak:

    Ludoteka Familian: martxoak 4. Tailer honetan Eduardo Chillida euskal artista ezagutuko dugu eta estanpazioaren mundua ikertuko dugu Chillidak bere grabatuetan erabiltzen zituen forma geometrikoak landuz.

    Erdu Olgetan: martxoak 11. City Jump Parkera egin genuen irteera errepikatuko dugu (15:45-19:30). Abenduan egin genuen irteerak izan zuen arrakasta kontuan hartuta, eta ume batzuk joan gabe geratu zirela ikusita, Barakaldoko City Jump Parkera itzuliko gara berriro! Bertan umeak  tranpolin oheak, ninja oztopoak, parkour gunea, trapezioak eta abar aurkituko dituzte. Prezioa: 8 €

    Ipuin Kontalaria: martxoak 18. “Zu eta ni berdin” 4-6 urte bitarteko umeei zuzenduta dago (2017tik 2019ra jaiotakoak). Pase bakarra egingo da, 12:00etan Zelaieta Zentroko liburutegian.