• Amorebieta-Etxanoko Udala / Ayuntamiento
  • Ume ekintzak: Azaroa

    Azaroan gaztetxoentzako ekintza gehiago izango dira.

    LUDOTEKA FAMILIAN: Azaroak 11. UDAZKENEKO CUPCAKE. hilabete honetan bi txanda egingo ditugu:  10:30 eta 12:00. Ekintza honetan udazkena gai hartuta, cupcake ospetsuen errezeta nola egiten den ikasiko dugu.

    ERDU OLGETAN: Azaroak 18. MARIO BROS. Bi txanda: 16:00 eta 18:00. Mario Bros eguna antolatuko dugu eta gure gazteek bideojoko ospetsu honetan oinarritutako frogak desberdinak gainditu beharko dituzte. 2016-2013 jaioak.

    IPUIN KONTALARIA: Azaroak 25. NIRE IZENA, ZURE IZENA, GURE IZENA. NIRE AHOTSA, ZURE AHOTSA, GURE AHOTSA. 12:00, liburutegian. 2017-2015 jaioak.

    Izen emateak: urriaren 30tik azaroaren 5era, Gazte Informazio Bulegoan edo online web orrialdean: HEMEN